Iber Gabilondo Bocara ondarrutarrak Euskadiko Fisiokulturismo eta Fitness Elkarteak antolatutako III. Euskadi-Nafarroa-Kantabria promesa txapelketa irabazi du,
mens short kategorian. Txapelketa zapatuan [ekainak 16] jokatu zen Santurtziko Serantes kultur etxean.
Mens short kategorian emaitza bikaina lortu du ondarrutarrak. Bertan parte hartu zuten zortzi kirolarietatik onena izan zen. Gabilondok
crossfit modalitatean lehiatzen du gaur egun, eta fisiokulturismo eta fitness txapelketara froga egitera joan zela aurreratu du.
Ondoren, Fisiokulturismo eta Fitness Federazio Koparen txapelketa ere burutu zen. “Gabilondok kulturismo kategorian parte hartu zuen, Espainiako beste hainbat partaiderekin batera”. Bigarren postuan amaitu zuen txapelketa.
Iber Gabilondo ezkerrean, lagun batekin. Argazkia: Hitza