Lasterbideanek Ibon Iparragirre gogoratu du
Gainontzeko preso gaixoak ere omendu nahi izan ditu nazio lasterketak. 1.000 lagun inguru batu dira. Antton Belaustegi eta Janire Arribalzaga izan dira helmugan sartzen lehenakKorrikaren kirol eremutik jaiotako euskal errepresaliatuekiko eta beren gert...
Gainontzeko preso gaixoak ere omendu nahi izan ditu nazio lasterketak. 1.000 lagun inguru batu dira. Antton Belaustegi eta Janire Arribalzaga izan dira helmugan sartzen lehenak
Korrikaren kirol eremutik jaiotako euskal errepresaliatuekiko eta beren gertukoekiko elkartasun herri ekimenak Ibon Iparragirre eta gaixo dauden gainontzeko presoak omendu nahi izan zituen ekitaldi nagusian. «Erritmoa arindu behar dugu gaixo dauden presoak kalera ateratzeko eta etxera ekartzeko. Gaur Ibonen oroimenaz eta presentziaz margoztu dugu elkartasuna. Ibon Iparragirre eta gaixo dauden presoak kalera eta etxera lehenbailehen».Nabarmendu zutenez, esperantzaren kolore gorria nagusi izan zen Lasterbideanen. «Ondarroan erakutsi da hamaika pauso dituela elkartasunak; gaur adibidez korrika eginez elkartasun pausoak ematen ari gara. Jakitun gara preso zein urrun daudenen eta euskal herritarren eskubideak behingoz errespe- tatzeko etxera ekartzeko lasterketaren erritmoa biziagotu behar dugula». Nork bere esparrutik elkartasun pausoak emateko gonbitea ere egin zuten.
Sakabaneta eta urrunketaren ondorio latzenak jasan dituzten hamasei senide eta lagunak ere gogoan eduki zituzten. «Sakabanaketak erahildako hamasei senide eta lagun hoiei gure omenaldirik beroena».
760 lagun
Lasterketa solidarioari dagokionez, Antton Belaustegi Txurruka lekeitiarra eta Janire Arribalzaga Etxabe gernikarra izan ziren azkarrenak. Belaustegik 24 minutu eta 44 segundotan amaitu zuen lasterketa eta Arribalzagak, berriz, 29 minutu eta 30 segundotan.
Elkartasuna oinarri, 760 lagun batu ziren lasterketa luzean. Turrun hotsagaz eta presoak kalera oihuen artean hasi zen. Aurretik, euskal preso eta iheslari politikoen senideei agurra egin zieten dantzariek. Eta jarraian, herriko presoen senideek moztu zituzten katebegiak, lasterketari hasiera emanaz. Ibon Iparragirre preso ondarrutarra ere gogoan izan zuten hasiera ekitaldian. Angelita Burgoa, Iparragirreren amari 1 zenbakidun dortsala eman zioten; bere hurrekoek jantzi zuten.
Lasterketa motzean, berriz, 250 bat lagunek parte hartu zuten. Lasterketa luzean egin zen modura, presoen senideek eman zioten lasterketari hasiera, txarrantxa moztuaz.