Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mutrikuko Laranga auzoko bizilagunen eskaera kontuan hartzeko eskatu dute EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2018/06/19
Gipuzkoako Batzar Nagusietako EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk salatu dutenez, EAJren eta PSEren arteko “gobernantza berriak” ez ditu orain arte GI-638ko lanetan kaltetuko diren Mutrikuko Laranga auzoko bizilagunak entzun. Auzotarrek egindako eskaerari, behintzat, ez diete erantzun. Hori dela eta, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk agerraldia egin dute gaur [ekainak 19] Batzar Nagusietan; Larangako auzotarren eskaria onartzeko, eta auzotarrek batzordean parte hartzeko aukera izan dezaten eskatu dute. Mutriku eta Deba arteko GI-638 errepidea hobetzeko lanak dirauten bitartean bidea itxita egongo da, eta Galbaixo ermita ondotik sartu beharko dute auzora. Horrek, hain zuzen ere, Larangako bizilagun eta bertako erabiltzaileak egoera prekarioan dauden errepideetatik hamarnaka kilometroko itzulia egitera behartuko ditu. 1- Bideoa (Errepide nagusia itxita dagoen bitartean Larangakoek erabili beharko duten bidea): Horren aurrean, Podemos-Ahal Duguk eta EH Bilduk kaltetutako bizilagunen agerraldia eskatu dute Azpiegituren batzordean, euren egoera eta eskaerak azaltzeko. “Gipuzkoako Foru Aldundiak guztion diruarekin hainbeste goratzen dituen gobernantza berria eta herritarren partaidetza badirudi herritarrei ez entzutean eta ez erantzutean datzala. Horixe ari da egiten Laranga auzoko 150 pertsonekin. Izan ere, Aldundiak GO-638 errepidera sarrera-irteerarik gabe utziko ditu bide hori hobetzeko lanek behar dituzten lauzpabost hilabeteetan”.
EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguko ordezkariak, Larangako auzotarrekin egindako agerraldia

Ezkerretik eskumara: Justo Pagola (Larangako auzotarra), Xabier Olano (EH Bildu), IƱaki Arin (Laranga), Juantxo Iturria (Podemos-Ahal Dugu) eta Luis Angel Alburquerque (Laranga). Argazkia: EH Bildu

Juantxo Iturriak eta Xabier Olanok, Podemos-Ahal Dugu eta EH Bilduko batzar taldeetako ordezkariek, hurrenez hurren, “Aldundiaren proiektuek kaltetutako jendarte gipuzkoarrak aurkezten dizkien ezinegonen aurrean EAJk eta PSEk erakutsitako atentzio eza” salatu dute gaur [ekainak 19] egindako agerraldian; eurekin batera izan dira Larangako hainbat ordezkari ere. Auzotarrek ere garbi utzi nahi zian dute ez daudela beharrezkotzat jotzen duten lan horien aurka, baina salatu dute obra hori nola gauzatu iritzia emateagatik, “aurrerapenaren aurka” egotea egotzi zaiela. “Ez inguruko bizilagunok, ez eskola umeek, ez bi jatetxeek, ez bertako hotelak eta ezta bertako landa-turismoak ez dute merezi Aldundiarengandik eta Mutrikuko Udalarengandik jasotzen ari diren mespretxua. Kezka eta eskaerak entzun beharrean, beste aldera begira ari dira”, adierazi dute batzarkideek. 2. Bideoa (Batzar Nagusietan hitz egindakoa):
Erlazionatutako edukiaMutriku eta Deba arteko errepideko lanek 14 hilabete iraungo dute

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.