Ikasturtea amaitzeko jaialdia ospatuko dute bihar herriko umeek
Ikasturteari bukaera emateko, 1.400 ume eta gaztetxo bilduko dira bihar, egun osoko jaialdian. Izan ere, herriko ikastetxe guztietako 3 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako hainbat ekimen antolatu dituzteHaur Hezkuntzako 3 urtetik gorako umeek Toma...
Haur Hezkuntzako 3 urtetik gorako umeek Tomaxen abenturak pailazoen ikuskizuna ikusi ahalko dute, 10:30ean, Sagrado Corazon ikastetxean.
LH 1 eta 2 mailetako haurrek Far West dantzaldiagaz gozatuko dute Bermeoko Kafe Antzokian, 10:15ean hasita. LH 3. eta 4. mailetako neska-mutilentzat parkea jarriko dute Lameran, 10:00etatik aurrera. LH 5 eta 6 mailetako gazteek, berriz, Tren geltokia izeneko zirku ikuskizunagaz ondo pasatzeko aukera edukiko dute 10:15ean, San Frantzisko herri ikastetxean. Goizeko ekitaldiekin amaitzeko, bitsagaz ondo pasatzeko batuko dira ikasleak 12:00etan.
Jaialdia bukatzeko, 16:00etatik 19:00etara umeentzako parkea egongo da Lameran.