Salazoi Txapelketa ospatuko dute Lekeitioko sanpedroetan
Salazoirik ederrena aukeratuko dute ekainaren 30ean Lekeition ospatuko duten Salazoi Txapelketan. Edozein nagusik parte hartu ahal izango du urteroko hitzordu gastronomikoan, banaka, binaka edota talde edo elkarte moduan ere. Bertan parte hartzeko, bai...
Independentzia plazan batuko dira lehian parte hartuko dutenak. Parte hartzaile bakoitzak salazoi lagin bakarra aurkeztu ahalko du, eta laginaren gutxieneko kopurua hamabi xerrakoa izango da. Lagina tuper batean Guria tabernara eraman beharko dute lehiaketa baino 24 ordu aurretik.
Urtero modura, salazoi ekoizle eta sukaldariez osatuta egongo da epaimahaia, eta 14:00etan jakinaraziko dute ebazpena. Sari banaketa ere orduan izango da.