Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Jagoba Arrasate berriatuarrak entrenatuko du Osasuna

Nerea Bedialauneta Alkorta
Berriatua
2018/06/21
Entrenatzaile berriatuarra urte baterako joango da talde gorritxora, eta mutilen lehen taldea zuzenduko du 2018-2019 denboraldian. Iruñeko taldeak eguaztenean [ekainak 20] jakitera eman zuen berria. Berriatuarra Club Deportivo Numanciatik dator, bertan zuen kontratua amaitu eta gero. Klub gorritxoak nabarmendu duenez, Arrasate “erronka berri bati aurre egiteko eta zaleen ilusio berria pizteko” kontratatu dute. Osasuna Klub Atletikora, ez da bakarrik joango; Bittor Alkiza bere laguntzaileagaz eta Sergio Perez prestatzaile fisikoagaz joango da, eta talde gorritxoa Lehen mailara bueltatzea izango da euren erronka nagusia. Jagoba Arrasate Elustondo hurrengo egunetan aurkeztuko du talde nafarrak. Osasunak Diego Martinezen kontratua eten ondoren kontratatu dute bizkaitarra. Arrasatek badaki zer den Osasuna, eta Braulio Vazquez gorritxoen kirol zuzendariak Numantziarekin harreman estua duenez, lehen eskuko informazioa jaso ahal izan du Arrasateren inguruan. Osasunari, orain, fitxaketekin hastea dagokio, eta baliteke Arrasate ez izatea Soriatik Iruñerako bidea egiten duen euskal herritar bakarra.
Jagoba Arrasate

Jagoba Arrasate. Argazkia: Numancia FC

Arrasateren ibilbidea. Berriatukon hasi zuen entrenatzaile ibilbidea, Bigarren B mailako eta Hirugarren mailako zenbait taldetan jokatu ostean. Handik Elgoibar taldera joan zen, eta bertan Bigarren B mailako igoera kanporaketa jokatzeko aukera izan zuten bi urtez jarraian. Elgoibar taldean egindako lan onari esker, Realak gazteen taldea zuzentzeko deitu zion. 2012-2013 denborandian, berriz, Phillippe Montanier Realeko lehen taldeko entrenatzailearen laguntzaile izatera pasa zen, eta Montanierrekin batera Txapeldunen ligan jokatzeko aurreko kanporaketak jokatzeko sailkatu ziren. Entrenatzaile frantziarrak talde utzi ondoren, Arrasate lehen taldeko entrenatzaile bihurtu zen 2013an, eta denboraldi bikaina egin zuen. Olympique de Lyon kanporatu, eta europako txapelketako talde multzoetan sartu zuen taldea. Era berean, taldea Errege Kopako finalerdietara iritsi zen ere eta Ligan zazpigarren postua lortu zuen, Europa League jokatzeko sailkatuz. Hala ere, hurrengo denboraldia ez zen nahi bezain ondo hasi, eta kaleratu egin zuten. Azkeneko hiru denboraldietan, Club Deportivo Numanciaren entrenatzailea izan da. Lehenengoan maila mantentzea lortu zuen eta bigarrenean, naiz eta gehiago sufritu, helburu berbera lortu zuen. Entrenatzaile bizkaitarrak talde ona osatu zuen, eta Lehen mailara igotzeko gertu egon da. (Iturria: Berria)

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.