Xisterak jakitera eman duenez, asteburuan hasiko da mutilen Xisterako denboraldia. Markina-Xemeinen jokatuko da Xistera Zirkuitoko
lehen jardunaldia, barikuan [ekainak 22].
Hamasei bikotek jokatuko dute bertan; gazte eta nagusi mailan zortzina bikotek. Honakoak dira nagusi mailan ariko direnak: Alberdi, Mandangaran, Retolaza, Andonegi, Barkos, Basque, Gonzalez, Montamat, Gonzalez de Matauco, Ibarluzea, Laloo, Elkorobarrutia, Barinegarenteria, Mandiola, Urriolabeitia eta Gandiaga. Gazte mailan, berriz, honakoek jokatuko dute: A.Galletebeitia, P.Galletebeitia, Ibañez, Ruiz, Vidal, Hernandez, Lizardi, Egia, Hernandez, Goitiandia, Gandiaga, Mandiola, Goitiandia, Olabarria, Ibarluzea eta Segurola.
Txapelketari dagokionez, bi kiniela jokatuko dira eta 15 puntu lortzen dituen bikoteak lortuko du garaipena maila bakoitzean.
Iaz Markina-Xemeinen jokatutako Xistera Zirkuituko partida bat. Argazkia: Xistera
Domekan [ekainak 24], berriz,
Interjai Txapelketa hasiko da Cabanillasen (Nafarroa). Bertan iazko Xistera Zirkuitoko nagusi mailako sei aurrelaririk onenak eta sei atzelaririk onenak neurtuko dira. “Liga eran jokatuko dute, eta horrela, lehen sailkatuak finala jokatzeko txartela zuzenean eskuratuko du; bigarren, hirugarren eta laugarren geratzen diren bikoteek, berriz, kiniela bat jokatu beharko dute, eta hura irabazten duenak lortuko du txapelaren lehian aritzeko beste txartela”. Antolatzaileek iragarri dutenez, bikoteak zozketa bidez erabaki dira.
Partidak
15 tantoko bi jokotara jokatuko dira. “Berdinketa egongo balitz, hirugarren bat jokatuko litzateke eta bost tantora izango litzateke”. Honakoak dira Cabanillasen jokatuko diren hiru partidak: Antxon-Ibarluzea/BailoII-Mikel Manzisidor, Goixerri-Andonegi/Iturrino-Suso eta Retoñaza-Uriel/Dani-Zugaitz.