Tarinek ikasturteko azken entzunaldia eskainiko du gaur, Berriatuan
Markina-Xemeinen formatu handiko saioa eskaini eta gero, gaur formatu txikiko emanaldiagaz agurtuko dute ikasturtea. Saioa 19:00etan hasiko da, bideo gelanJoan den asteko eguenean Markina-Xemeinen ikuskizun borobila eskaini eta gero, gaur ikasturte ama...
Markina-Xemeinen formatu handiko saioa eskaini eta gero, gaur formatu txikiko emanaldiagaz agurtuko dute ikasturtea. Saioa 19:00etan hasiko da, bideo gelan
Joan den asteko eguenean Markina-Xemeinen ikuskizun borobila eskaini eta gero, gaur ikasturte amaierako azken entzunaldia emango du Tarine udal musika eskolak Berriatuan. Saioa 19:00etan hasiko da, bideo gelan. Aurreratu dutenez, formatu txikiko emanaldia izango da.Saioan instrumentu moderno, klasiko eta autoktonoak ikusteko aukera egongo dela aurreratu dute. «Hirukote batek pianoa sei eskutara joko du, eta gainerako ikasle guztiak bakarka ariko dira». Emanaldia ordu erdi ingurukoa izango da.
Errepertorioa ere zabala izango dela esan dute. Hala, abesti herrikoi, klasiko eta modernoak eskainiko dituzte.
Musika saioa eskaintzeaz gain, Tarinekoek 2.6 mailako diplomak ere banatuko dituzte.
Gaurkoa Tarineko ikasleak oholtza gainean ikusteko azkenengo saioa izango bada ere, musika eskolako kideek udan ospatuko diren bateko eta besteko jaietan ere parte hartuko dute. Datorren ikasturtera arte, baina, ez dute emanaldi propiorik eskainiko.
Bestalde, joan den astean Markina-Xemeinen eskainitako emanaldia «primeran» atera zela esan dute. Uhagon kulturguneko terraza bete-bete egin zen, Tarineko 100 musikari inguruk eskaini zuten emanaldiaz gozatzeko.
Saioa formatu handikoa izan zen, eta ikasleak eta irakasleak gustura geratu zirela esan dute. «Egindakoagaz gu pozik geratu ginen. Horrez gain, eguraldi ona egin zuen, eta emanaldia kanpoan egiteak ere asko lagundu zuen».