125
Iaz egin modura, aurtengo udan ere robotika eta bideojoko sorkuntza tailerrak egingo dira Debabarreneko hainbat herritan. Helburua da Debabarreneko haur eta gazteen artean bokazio teknikoak sustatzea eta zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta ma...
Iaz egin modura, aurtengo udan ere robotika eta bideojoko sorkuntza tailerrak egingo dira Debabarreneko hainbat herritan. Helburua da Debabarreneko haur eta gazteen artean bokazio teknikoak sustatzea eta zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikarekiko interesa piztea. Debegesak esan duenez, atzora arte 8 eta 16 urte bitarteko 125 gaztek izena eman dute. Deban, Eibarren, Mutrikun eta Soraluzen eskainitako leku guztiak bete egin dira; Mutrikun 15 leku zeuden. Tailerrak ekaina eta iraila artean egingo dira; Mutrikuko saioak abuztuaren 27tik 31ra egingo dira. Tailerrak 20 orduko iraupena edukiko du. Ekimena Debabarreneko udalen eta Debegesa Garapen Agentziarena da.