Lointek EuroCupeko ametsa errepikatzeko gogoz dago
Lointek Gernika Bizkaia bigarren urtez jarraian egongo da EuroCup Women txapelketan. Eguaztenean itxi zuten eskariak aurkezteko epea. Gernika-Lumoko klubak Espainiako Saskibaloi Federazioaren bitartez igorri du eskaera Europako Saskibaloi Federaziora (...
Hain zuzen, Gernika KESBek datorren eguaztenean jakingo du taldeak aurre-fasea (kalifikazio fasea) lehiatu beharko duen edo aurreko denboraldian moduan zuzenean taldekako fasean sartuko den.
Uztailaren 5ean Munichen (Alemania) argituko da txapelketaren egutegia. Egun horretan egingo dute zozketa.
Molina-Prados
Bestalde, Margaret Roundtree jokalariaren fitxaketaren ostean, klubak asteon jakitera eman duenez, Juana Molina-Pradosek beste urte batez jantziko du Lointeken kamiseta.
Gernika KESBeko arduradunek bere bizitasuna, lanerako etika eta laguntasuna azpimarratu dituzte.
Jokalaria Paraguayko liga lehiatzen ari da Felix Perez Cardozo taldeagaz. Kontratu berritzeagaz eta taldean jokalari moduan hazten jarraitzeko aukeragaz pozik dagoela adierazi du: «Klubak, afizioak eta jokalariok familia txiki bat osatzen dugu. Bigarren denboraldi honi aurrekoari moduko ilusioagaz ekingo diot; ikasten eta hobetzen jarraitzeko ilusioa daukat, eta bihotzagaz eta lanagaz taldeari ahal dudan guztian lagunduko diot».