Tekno Seber, B24ko ekintzaile nagusia
Seber Altube ikastolako Tekno Seber taldeak irabazi zuen 24 orduko berrikuntza tailerraren ekintzailetza saria apirilean, eta atzo, Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak saritu zituen bost taldekideak. Sormen lana, berrikuntza, ekintzailetza eta ...
Seber Altube ikastolako Tekno Seber taldeak irabazi zuen 24 orduko berrikuntza tailerraren ekintzailetza saria apirilean, eta atzo, Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak saritu zituen bost taldekideak. Sormen lana, berrikuntza, ekintzailetza eta elkarlana sustatzea zituen helburu nagusiak ekimenak, eta taldekideen berbetan, egindako «lan handiagatik», eta «24 ordutan gelatik ez irteteagatik» jaso zuten saria. Alkateak taldekideak zoriondu zituen, eta opariak eman zizkien.