Ondarroako Udalak eta
Elkar argitaletxeak elkarlanean antolatzen duten Augustin Zubikarai XVIII. sariaren deialdia egin dute. Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoagaz egiten den nobela bekara lanak aurkeztu nahi dutenek irailaren 30era arteko epea izango dutela jakitera eman dute.
Irabazleak
6.000 euroko saria jasoko du, eta eleberria argitaratuko du Elkar argitaletxeagaz. Nobelak sortzeko beka deialdian parte hartzeko interesa dutenek
mrey@ondarroa.eus helbide elektronikora bidali beharko dituzte proiektuak.
Augustin Zubikarai beka irabazlearen lanetako baten aurkezpena, Ondarroako Literatur Amuak jaialdiaren barruan
Partehartzaileek lanak aurkezterakoan izen-abizenak, helbidea, nortasun agiriaren kopia eskaneatua, posta elektronikoa eta telefono zenbakia zehaztu beharko dituzte. Era berean, landuko duten kontakizunaren azalpena (2.000-6.000 karaktere) bidali beharko dute posta elektronikoan atxikitutako dokumentuetan, haren ezaugarriak zehaztuz: argumentua, egitura, luzera, estiloa…
Idazlanaren lagina ere osatu beharko dute, 15.000 eta 40.000 karaktere bitartekoa, “ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena”.
Aurkeztutako beharrek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman barik utz dezake Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak
Deialdira aurkezten diren proiektuek
jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan beharko dute, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, gainera, beka behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu.
Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak jasotako proeiktu guztiak aztertu, eta haien arteko irabazlea izendatuko du
urriaren 31 baino lehen. Aurkeztutako beharrek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman barik utz dezake epaimahaiak. Saria Ondarroako Udalak ordainduko dio irabazleari era honetara; kopuru horren erdia irabazlea izendatu ostean, eta beste erdia, amaitutako idazlana entregatu eta epaimahaikoek onespena eman ostean.
Irabazleak izendapena jaso eta
urtebeteko epea izango du, gehienez, idazlan amaitua Ondarroako Udalari helarazteko. “Luzera aldez aurretik zehazten zaila bada ere, liburua osatzeko adina izan beharko du: 150.000 karaktere gutxienez. Bitarte horretan egileak hasierako proiektua aldatu nahi izango balu, epaimahaikoei jakinarazi beharko die aldaketaren berri eta haien onespena jaso. Horrez gain, lanaren martxaz jakinaren gainean edukiko ditu antolatzaileak”.