Auschwitzeko lekuko bat Batzarretxean egon da
Marian Turski Auschwitzeko Kontzentrazio Esparrutik bizirik ateratako lekukoak bisitatu zuen atzo Gernika-Lumoko Batzarretxea.1975. urtean egon zen lehen aldiz Gernika-Lumon, eta atzo Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak egin zion harrer...
1975. urtean egon zen lehen aldiz Gernika-Lumon, eta atzo Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak egin zion harrera.
Batzarretxeko guneak bisitatu ondoren, Turskik udalerrian egoteagatik «oso hunkituta» zegoela esan zuen. Gainera, Gernikako Arbolaren kimua Auschwitzen landatzea oso garrantzitsua izan zela azaldu zuen, «kontzentrazio esparruan sartu zen lehenengo unetik hiltzeko zorian egon zelako, eta Gernika-Lumo txikitatik ikur bezala eduki izan duelako».
Udalerria bonbardatu zuten hegazkin berek Poloniako herri bat bonbardatu zutela azaldu zuen Turskik, eta horregatik Gernika ikurtzat duela adierazi: «Ez bakarrik bonbardaketagatik, baita ere ezbeharrei aurre egiteko gogoagatik».
Horrela, Gernika izan zela Euskal Herrian egon zenean lehenengo bisitatu zuen herria aitortu zuen, eta Gernikari esker ezagutu zuela Jorge Oteiza.
Euskararen garrantzia
Euskal Herrira egindako lehenengo bisitan, gainera, ETAren batzar batean egon zela onartu zuen Turskik atzo, eta garaiko egoera zein zen bazekielako onartu zuela bilerara joatea esan zuen.
Bilera hartan euskara sustatu behar zutela esan zien Turskik ETAko kideei, hizkuntza propioa landu barik ez zutelako ezer lortuko argudiatuz.