Ondarroako Udal Berdintasun Kontseiluak egin du deia, Ondarroako Udalagaz batera. Elkarretaratzea gaur [ekainak 26] egingo dute, 20:00etan, Alamedan. “Ez dugu onartuko emakumeenganako indarkeria adierazpenak erantzunik gabe geratzea”.
Bestalde, Ertzaintzak HITZAri jakitera eman dionez, emakumeak ekainaren 13an salatu zuen sexu erasoa jasan zuela. “Inputatua bakarra zen, eta ikertua izatera pasatu zen”. Epaiketa azkarra ere egin zela esan dute ertzainek. Orain auzi judiziala dela eta Ertzaintzak ez daukala eskumenik gaineratu dute.
Elkarretaratzea deitzeaz batera, udalak eta Berdintasun Kontseiluak
bost puntutan oinarritutako adierazpen instituzionala ere onartu dute:
- Indarkeria matxista salatzeko eta indarkeria horri aurre egiteko gure konpromisoa berresten dugu.
- Erasotutako emakumeari elkartasuna adierazten diogu eta babes osoa eskaintzen diogu bai berari bai bere inguru hurbilari.
- Udalak eskura dituen errekurtso guztiak martxan jarri ditu, besteak beste: aholkularitza juridikoa, laguntza psikologikoa zein gizarte zerbitzuen laguntza. Bigarren biktimizazioa ekidite aldera, beharrezkoak diren bestelako baliabideak eskuar jartzeko konpromisoa hartzen du udalak.
- Berdintasun balioak oinarri dituen jendartea lortzeko lan egiten jarraituko dugu:
- Herritar guztiei, gizon zein emakume, dei egiten diegu, emakumeen konrtako eraso guztien aurka egin dezatela eta emakumeen aurkako edozein ersoren aurrean jarrera aktiboa izan dezaten.
Ondarroako
Radixu Irratiak ere elkarretaratzeagaz bat egin du. Hala, Dinamartxan izena ematera doazenein elkarretaratzeak iraun bitartean Musika Plazan ez dela inor egongo esan dute. “19:00etatik 20:00etara izena eman ahalko da, eta elkarretaratzea amaitu eta gero ere bai”.