Taldekako 4. postua lortu dute Amandarriko gizonezkoek Donostian
Asteburuan Donostiako 33. Triatloia-Onditz Oroituz proba ospatu da, eta bertan Lea-Artibai eta Busturialdeko hainbat triatletek parte hartu dute. Lekeitioko Amandarri taldeko gizonezkoek laugarren amaitu dute taldekako sailkapen nagusian, eta Garraitze...
Bakarka ere emaitza oso onak lortu dituzte. Eta proba amaitu zuten 610 kirolarien artean izan ziren Amandarriko Haritz Garate, Joseba Mirena Iturraspe, Jesus Mari Valencia, Aintza Iturraspe, Ander Aldazabal, Aitor Garcia de Andoin eta Antton de la Lama; Garraitzeko Aratz Aizpurua, Haritz Uria, Iñaki Mendieta; Koaxiko Ander Portu, Ander Basaras eta Arantza Burgoa; Alarabiko Zorion Kareaga, Urdaitriko Mikel Goitisolo eta ANB taldeko Gotzon Gondra.
Horietan azkarrena Haritz Garate izan zen (02.07.18). Sailkapen orokorrean 18. postuan amaitu zuen. Zorion Kareagak, berriz, 20. amaitu zuen (02.08.14). Kareaga, gainera, Beteranoak 1 kategoriako onena izan zen. Arantza Burgoa ere bere kategoriako onena izan zen, Beteranoak 2 mailan (02.43.08) eta 25. amaitu zuen sailkapen orokorrean.
Aratz Aizpuruak eta Iñaki Mendietak ere podiuma egin zuten. Aizpuruak bigarren amaitu zuen Junior mailan (02.14.18), eta Mendietak, aldiz, bigarren egin zuen Beteranoak 3 kategorian (02.38.50).