Ume sahararrak Euskal Herrian daude
Uda Euskal Herrian pasatzera etorri diren ume sahararrak ailegatu ziren atzo. Guztira, Euskal Herrira 350 ume etorri dira. Ondarroara hiru etorri dira (Muna, Haiba eta Ahmed Baba), eta horiei ongietorria egin zieten atzo (argazkian); Lea-Artibaira ez d...

Uda Euskal Herrian pasatzera etorri diren ume sahararrak ailegatu ziren atzo. Guztira, Euskal Herrira 350 ume etorri dira. Ondarroara hiru etorri dira (Muna, Haiba eta Ahmed Baba), eta horiei ongietorria egin zieten atzo (argazkian); Lea-Artibaira ez dira gehiago etorri. Busturialdeari dagokionez, bakarra etorri da, Bermeora.