Arnasa Euskal Herriko Fibrosi Kistikoaren elkarteak eta Marabillik elkarlanean antolatuta, Asisko Urmeneta marrazkilari nafarraren Eusklabo alaiak parodia satirikoaren antzezpena egingo da barikuan [ekainak 29], 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean.
Ekitaldian, gainera, izen bereko komiki albuma aurkeztuko du marrazkilari nafarrak. Aurreratu dutenez, ordu bateko ikuskizuna izango da, gutxi gorabehera. Umorea izango da nagusi, eta Euskal Herriko egoerari buruzko parodia politiko bat ekarriko dute Ondarroara. “Ideia honakoa da: ea euskaldunok aklaratzen garen, eta independentzia nazionalera abiatzeko gai garen”.
Ikuskizuna Galtxetaburu musikari ezagunaren musikagaz hasiko da, eta, ostean, Urmenetak bere azken lanaren aurkezpena egingo du. Jarraian, Antxo eta Oihanart aktoreek komikian oinarritutako hainbat esketxen antzezpena egingo dute. Horiek Robinson Crusoe eta Ostiral (Robinsonen eusklabu alaia) interpretatuko dituzte. “Bost esketx eskainiko dira, eta bertan ageriko da Euskal Herriaren mendekotasun patologikoa esparru desberdinetan; hizkuntzaren, ekonomiaren, psikologiaren aldetik, besteak beste. Umorea erabiliko dugu, baina, beti ere, umore satirikoa. Satiraren bidez boterearen gehiegikeriak salatu nahi ditugu, eta karitakaturaren bidez, azkenean, dagoena areagotu nahi dugu”. Azkenik, Iratxe Ibarra eta Oihane Perea bertsolariek osatuko dute kartela.
Ikuskizunagaz publikoaren artean eztabaida sortu nahi dutela azpimarratu du Urmenetak, umorea abiapuntu modura hartuta kolonizazioaz eta independentziaz hausnartzeko aukera izango dute ikusleek. “Gure lana bufoiarena egitea da; azken finean, ikusleak zirikatu nahi ditugu. Euskal Herrian bizi duen egoerari buruzko irakurketa kritikoa eta eztabaida sortzea da gure helburua, eta hausnarketa hortxe zuzenean planteatzea”.
Hezur haragizko. Artista nafarrak gaineratu duenez, liburuaren aurkezpen berezi hori egitea era natural batean sortu da. “Komilari baten ametsa bere paperezko pertsonaiak eta egoerak noizbait zinemara eramatea da. Eta lan honetan holako irtenbide naturala ikusten diot komikiari. Momentuz, zaila da hau bezalako filma kritiko bat egitea diruaren aldetik. Orduan hasi gara Internet hasi gara esketx batzuk egiten, eta hortik atera da era natural batean ikuskizuna sortzea”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.