Irailaren 22an egingo da hirugarren Ondarru-Lekitto kostaldeko lasterketa
Parte hartzeko epea zabaldu dute, eta irailaren 20ra arte egongo da izena emateko aukera. 500 korrikalariko muga izango du lasterketak. Sari berri bi emango dituzteOndarru-Lekitto kostaldeko hirugarren lasterketa aurkeztu zuten atzo Lekeition Tximista ...
Parte hartzeko epea zabaldu dute, eta irailaren 20ra arte egongo da izena emateko aukera. 500 korrikalariko muga izango du lasterketak. Sari berri bi emango dituzte
Ondarru-Lekitto kostaldeko hirugarren lasterketa aurkeztu zuten atzo Lekeition Tximista atletismo taldeko arduradunek eta lasterketaren laguntzaile diren eskualdeko udaletako eta Lea-Artibai Amankomunazgoko ordezkariek. Lea-Artibai mailan «herri eta sentsibilitate ezberdinak batzen dituen halako lasterketa bat egitea polita dela» adierazi zuen Eneko Atxa Tximistako lehendakariak, aspalditik zeukaten proi- ektua zela gogoratuz. Irailaren 22rako prestatu dute aurtengoa.Lasterketa aurreko urteetako modukoa izango dela aurreratu zuen Alberto Agirregomezkorta Tximistako kideak. Hala, ia 16 kilometroko lasterketa izango da, Ondarroa eta Lekeitio lotzen dituen kostaldeko errepidetik zehar, baina hiru aldaketa txiki egongo dira. Alde batetik, izena emateko epea irailaren 20an amaituko da, eta, beraz, bertan egunean ez da izena emateko aukerarik egongo, ez eta bezperan ere. Bestalde, parte hartzaile kopurua ere mugatu egin dute. «Ez dugu uste aurten kopuru horretara iritsiko garenik, baina 500 parte hartzaileko muga bat jarri dugu. Batez ere herri barruko zeharkaldietarako eta segurtasun alderditik aurrera begira ere arazorik ez edukitzeko, kopuru hori jartzea garrantzitsua dela uste dugu».
Azkenik, sari berri bi jarri dituzte. Horrela, lehenengo helmugaratzen diren lau herri berdineko emakumeentzako 200 euroko sari bat eta lehenengo helmugaratzen diren herri bereko lehenengo lau gizonezkoentzako ere 200 euroko sari bat egongo da euren artean banatzeko. «Honen helburua herri mailako giroa pixka bat piztea izan da, batez ere, Lea-Artibain. Nahiz eta lasterketa ez dagoen mugatuta eskualdera, parte hartzaile kopuru nagusiena Lea-Artibaiko herrietakoa denez, ea sari berezi honegaz herri mailako giroa sustatzen dugun».
Horrez gain, berdin mantendu dituzte aurreko urte bietako sariak: sailkapen nagusian lehenengo hiru emakume eta hiru gizonezkoek edukiko dute ordainsaria eta oroigarria, eta Lea-Artibai mailan ere egongo dira sariak: Lea-Artibaiko lehen hiru emakumeek eta lehen hiru gizonezkoek eramango dute ordainsaria eta oroigarria. «Lasterketaren irabazleek, gainera, txapela eta Silken hotelaren sari berezia jasoko dituzte».
Autobusak
Lasterketan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute. Urtero bezala, herrikrosa-ren webgunean eman beharko da izena. Iaz bezala, autobus zerbitzua ere egongo da, bai eta zaindegi zerbitzua ere. «Irteera Ondarroan denez, Lekeitiotik autobusak egongo dira irteerara joateko, han zaindegi bat egongo da gauzak lagatzeko, eta guk ekarriko ditugu Lekeitiora. Lasterketa egin eta gero, berriz Ondarroara joateko autobusa egongo da sari banaketaren ostean».
Bidean likidoen anoa postuak egongo dira, eta Lekeitioko helmugan jatekoa ere egongo da. Horrez gain, kamisetak izango dituzte parte hartzaileek opari.