Orka Maris ikastaroan izena emateko aukera zabaldu dute, Etxelilan
Ondarroako Berdintasun Sailak antolatuta, Jabekuntza eskolako Orka Maris ikastaroa egingo da uztailaren 9tik 13ra, Ondarroan. «Orkak nola, taldean itsasoa okupatzea bilatuko duen tailerra da Orka Maris. Indartzeko igeri egin ez ezik, emakumeok itsasoa...
Guztira, hiru orduko bost saio (17:30etik 20:30era bitartean) egingo dira Mayi Serrano eta Leire Onzain irakasleen eskutik, eta aurreratu dutenez, ikastaroa Etxelilan eta Arrigorri hondartzan emango dute.
Ikastaro teoriko-praktikoa
Ikastaroari dagokionez, bi zatitan banatuta egingo da. Lehen zatia ikasgelan egingo da, eta bertan, elkar ezagutu, nahi dutenari buruz kontzientzia hartu eta ikastaroan agertzen diren sentipen eta alderdiak jorratuko dituzte.
Bigarren zatian, berriz, konfiantzaz eta segurtasunez itsasoan igeri egiteko beharrezkoak diren teknikak ikasiko dituzte parte hartzaileek.
Orka Maris ikastaroan izena emateko interesa dutenek Etxelilan (Artibai kalea, 3) bertan edo etxelila@ondarroa.eus helbidera idatzita eman dezakete izena. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, ikastaroak 10 euroko kostua edukiko du.