Bermeoko jaietako kartel irabazlea bozkatzeko epea zabaldu dute
Hiru kartel finalisten artean aukeratuko dute irabazlea bermeotarrek. Uztailaren 5era arte eman ahalko da botoa, eta kultur etxetik edota Internet bidez parte hartu daitekeBermeotarrek 2018ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartel irabazlea aukeratu...
Hiru kartel finalisten artean aukeratuko dute irabazlea bermeotarrek. Uztailaren 5era arte eman ahalko da botoa, eta kultur etxetik edota Internet bidez parte hartu daiteke
Bermeotarrek 2018ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartel irabazlea aukeratu ahal izango dute beraien botoen bidez. Finalisten artean, Andramaixen pentsamentuen, Baguez Bermiorantz! eta Haizien barrure izeneko kartelak daude. Hiru finalista horiek joan den barikuan aukeratu zituen epaimahaiak.Bermeotarrek uztailaren 5era arte bozkatu ahal izango dute hiru kartel horien artean Bermeoko Kultur Etxean ezarriko den kutxan edo Internet bidez, Bermeoko Udaleko webgunean (www.bermeo.eus) edota sare sozialetan eskuragai dauden loturetan gustukoen duten kartela aukeratu ahalko dute herritarrek. Pertsona bakoitzak boto bakarra eman ahalko du. Kutxan jasotako botoek %70eko balioa izango dute, eta Internet bidez jasotakoek %30ekoa.
Hiru kartel finalistak Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean egingo den erakusketan ikusi ahal izango dira astegunetan, uztailaren 5era arte. Kartel irabazlea uztailaren 6an jakinaraziko dutela iragarri du Bermeoko Udalak.
Lehiaketara hamabi kartel aurkeztu dituzte guztira, eta epaimahaiak, Jai Batzordeko kideek, udal zinegotziek eta Barrueta Arte Elkarteko kideek horien artean aukeratu dituzte aipatutako hiru finalistak. Iazko lehiaketan Aketz Zubiaren kartelak irabazi zuen.
«Sormen gaitasun handia»
Aukeraketa egiterakoan, besteak beste, kalitate artistikoa, originaltasuna, Bermeoko jai giroa adieraztea eta lehiaketaren oinarrietako ezaugarriak jasotzea (jai herrikoiak eta herritarrentzat izatea, parte hartzaile eta sortzaileak, euskaldunak, feministak, solidarioak eta ekologistak) hartu dituzte kontuan epaimahaiko kideek.
Epaileek nabarmendu dutenez, aurten aurkeztutako kartelak estilo anitzekoak izan dira, eta Bermeon dagoen «sormen gaitasun handia» utzi dute agerian. Epaimahaiak parte hartzaile guztiei eskerrak eman dizkie egindako lanagatik eta Bermeoko jaietako kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeagatik.
Argibide gehiago nahi duten pertsonek Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxera joanda edo kultura@bermeo.eus helbide elektronikora idatzita jaso ahal izango dituzte.