Mutrikun arrantzaleen patroi nagusiaren omenezko jaia egingo dute moila inguruan. Aintzinako ohiturak gogora ekarriko dituzte datozen egunotan, arrantzaleen mahonezko erropak soinean dituztela. Barikuan [ekainak 29] eta zapatuan [ekainak 30], moila sanpedroetako bilgune nagusi bihurtuko da. Herri bazkaria eta itsasoan galdutako arrantzaleak gogoratuko dituzte; hori guztia, musikarekin ondo girotutako jaietan.
[EGITARAUA]