Barinagara ailegatuko da gaur Bizkaiko Hiru Txirlo Txapelketa
Jokoan da Bizkaiko 29. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa. Ekainaren 23an ekin zioten bolariek norgehiagokari, eta gaur gauean Barinagako bolatokira ailegatuko da. 21:00etan hasiko dira tiraldiak Markina-Xemeingo auzoan.Guztira zortzi bolatokitatik igaro...
Guztira zortzi bolatokitatik igaroko da txapelketa. Mallabiako Goitia eta Markina-Xemeingo Amallo auzoetan hasi zen, eta Santutxu, Iruzubieta, Santa Eufemia eta Zeinken ere egongo dira jaurtialdiak, bai eta Markina-Xemeingo bolatoki berrian ere.
Momentuz Sebastian Aranzabal elgetarra dago sailkapenaren buruan 13 txirlo botata, eta bigarrena eta hirugarrena Jabier Osoro elgoibartarra eta Mateo Goenaga markina-xemeindarra dira. Sari ederrak egongo direla aurreratu dute antolatzaileek.