Giza Liburutegia egongo da asteburuan
Save the Children gobernuz kanpoko erakundearen Giza Liburutegia heldu da Gernika-Lumora, eta herritarrek asteburuan izango dute berau bisitatzeko aukera. Beraien etxeak uztera behartuta dauden umeen istorioak biltzen dituzten argitalpenak jaso dituzte...
Save the Children gobernuz kanpoko erakundearen Giza Liburutegia heldu da Gernika-Lumora, eta herritarrek asteburuan izango dute berau bisitatzeko aukera. Beraien etxeak uztera behartuta dauden umeen istorioak biltzen dituzten argitalpenak jaso dituzte aipatutako liburuan, lehen pertsonan kontatuta. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan argitaratutako «giza liburuak» dira; errefuxiatuak, migrazioa eta hango eta hemengo babeslekuak dira gai nagusiak. Hain zuzen ere, gaur 18:00etatik 20:30era bitartean bisitatu ahalko da, eta bihar eta domekan, 12:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara. Euskal Herriko hainbat herritan jarri dute giza liburutegia; esate baterako, aurreko asteburuan, Getxon izan zuten, eta hurrengo geldialdia Donostian egingo du.