Antxon-Ibarluzea eta Galletebeitia-Mandiola nagusi, Uni frontoian
Aitzol Galletebeitiak eta Danel Mandiolak 2-0 irabazi dute Ugarein zirkuitua gazte mailan. Antxon Alberdik eta Jon Ibarluzeak emaitza bera lortu dute nagusien mailanMutilen Xistera Zirkuituko lehen jardunaldiari amaiera eman zioten barikuan, Markina-Xe...
Aitzol Galletebeitiak eta Danel Mandiolak 2-0 irabazi dute Ugarein zirkuitua gazte mailan. Antxon Alberdik eta Jon Ibarluzeak emaitza bera lortu dute nagusien mailan
Mutilen Xistera Zirkuituko lehen jardunaldiari amaiera eman zioten barikuan, Markina-Xemeingo Unin. Gazte mailan, Aitzol Galletebeitia lekeitiarra eta Danel Mandiola markina-xemeindarra izan ziren irabazleak, eta Antxon Alberdi eta Jon Ibarluzea izan ziren Xisteraren Ugarein Zirkuituko nagusien mailako txapeldunak.Partida biak 2-0 amaitu ziren. Gazteak izan ziren Uniko kantxara irtetzen lehenengoak. Iker Ibarluzea eta Julen Goitiandia gorriz aritu ziren, eta Aitzol Galletebeitia eta Danel Mandiola urdinez. Partidua hasi eta berehala egin zuten ihes markagailuan urdinek, bost tantoko zuloa eginez. Hortik aurrera, Galletebeitiak eta Mandiolak ez zuten lehen puntua lortzeko arazorik eduki. Bigarren jokoa ere kontrolpean eduki zuten, berriro ere hasieratik markagailuan aurretik jarriz. Ibarluzea eta Goitiandia hurreratzen ahalegindu ziren, baina irabazleek ez zuten txapela jantzi arte etsi.
Nagusien finalean, ostera, Antxon Alberdi Berriatuko zesta eskolako etxebarritarra eta Jon Ibarluzea Markina-Xemeingo atzelaria Aaron Gonzalez de Matauco arabarraren eta Benoit Mandagara lapurtarraren kontra neurtu ziren. Lehen jokoan 15-8 nagusitu ziren gorriak. Bigarren partida oreketuagoa izan zen. Arabarrak eta lapurtarrak estutu egin zuten bikote bizkaitarra, eta zortzinako berdinketara arte pareko joan ziren. Hor etorri zen apurketa, eta gorriek ez zuten parkatu.
Interjai zirkuitua
Antxon eta Ibarluzea Ugarein zirkuituko nagusien mailako irabazleek, gainera, Azpeitiako Interjai Txapelketako bigarren jardunaldia ere irabazi dute.
Bi partida jokatu ziren Azpeitian. Lehenengoan Retolaza eta Uriel izan ziren garaile, Laloo eta Susori 2-0 irabazita, eta bigarrenean ere 2-0 nagusitu ziren Antxon eta Ibarluzea. 15-6 eta 15-11 irabazi zieten Etcheberry eta Zugaitzi. Interjaiko hurrengo jardunaldia Bartzelonan jokatuko da.