Aulestiarrek 108 euro batu dituzte plazan egindako azoka solidarioan
Aulestiko Olgetan sormen tailerretan parte hartu dutenek antolatuta, azoka solidarioa egin zuten barikuan, Aulestiko plazan. Horretan 108,50 euro batu zituzten, eta diru hori guztia Save The Children gobernuz kanpoko erakundeari bideratuko diotela esan...
Erakundea munduko umeen pobreziaz eta bazterketa sozialaz arduratzen da, eta barikuko ekintzagaz, aulestiarrek euren ekarpena egin nahi izan dute. «Jasotako diru guztia erakundearen kontu korrontean sartuko dugu berehala».