Coevordenek eta Hoyk irabazi dute Mutrikuko V. Esprint Triatloia
Amandarri talde lekeitiarra eta Saltoki talderik onenak izan dira, gizonezkoetan eta emakumezkoetan, hurrenez hurren. Euria dela eta, lau erorketa egon diraMutrikuko Talaixa Triatloi Klubak antolatuta, V. Esprint Triatloia egin zen zapatuan, eta irabaz...
Amandarri talde lekeitiarra eta Saltoki talderik onenak izan dira, gizonezkoetan eta emakumezkoetan, hurrenez hurren. Euria dela eta, lau erorketa egon dira
Mutrikuko Talaixa Triatloi Klubak antolatuta, V. Esprint Triatloia egin zen zapatuan, eta irabazleek nagusitasun osoz irabazi zuten. 750 metro igeri, 17,6 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egiten lehenak Daniel Hoy zeelandaberritarra (1.03.48) eta Natalie Van Coevorden (1.14.05) izan ziren.Gizonezkoen sailkapen nagusiari dagokionez, Javier Goitia (1.06.11) eta Javier Tijero (1.06.15) izan ziren, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren. Emakumezkoenean, Estefania Gomez izan zen bigarrena (1.18.25) eta Aitziber Urkiola hirugarrena (1.20.26).
Talderik onenak, aldiz, Amandarri talde lekeitiarra eta Saltoki izan ziren, hurrenez hurren, gizonezkoetan eta emakumezkoetan.
Proban izena eman zuten 200 triatletatik 154 kirolarik amaitu zuten, eta bertan Lea-Artibaiko eta Busturialdeko hainbat triatletak parte hartu zuten. Horietatik azkarrena Haritz Garate Amandarri taldeko lekeitiarra izan zen. Garatek bosgarren amaitu zuen sailkapen orokorrean (1.07.14). Mikel Goitisolo Urdaitrikoa, berriz, seigarrena izan zen (1.08.37).
Zorion Kareaga Alarabi taldeko markina-xemeindarrak ere proba ezin hobea egin zuen. Sailkapen orokorrean, 11. postuan amaitu zuen (1.09.38), eta bere kategorian podiuma lortu zuen; hirugarrena izan zen Beteranoak 1 kategorian. Lekeitioko Garraitz taldeko Aritz Iriondo, berriz, kadete mailako bigarren sailkatua izan zen (1.18.51).
Euri asko
Kirolariak proba egiten ari ziren bitartean, berriz, euri asko bota zuen, eta horrek nahikoa baldintzatu zuen proba. «Triatleten gehiengoa txirrindularitzako proba egiten hasi zela hasi zuen euria. Asko Galbaixo eta Astigarribia arteko tartea egiten ari ziren».
Gaineratu dutenez, euriak arriskua nabarmen gehitu zuen. «Lau erorketa egon ziren: Mutrikuko biribilgunean bi, Olabarrietan beste bat eta Burumendiko tunelean azkena».