Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak urtero sustatu eta antolatzen duen Gure Balioak IX. Sariaren irabazlea hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea
uztailaren 15ean amaituko da. “Debabarreneko herritar orok izango du aukera nahi duen hautagaia proposatzeko, baita erakundeek, enpresek eta taldeek ere”.
Debabarrenan gizarte balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo entitateen jarduna publikoki aitortzea eta saritzea du helburu, hain zuzen ere, urtero banatzen den errekonozimenduak. Gure Balioak Sariak bereziki indartu eta sustatu nahi dituen
oinarrizko balioak integritatea, errespetua, ekintzailetza eta elkarlana dira.
Iaz Felix Etxeberria Parapan-ek jaso zuen errekonozimendua. Argazkia: Debegesa
Sariaren gaineko xehetasun guztiak, oinarriak eta hautagaia aurkezteko inprimakia
Debegesaren webgunean dago eskura. Informazio gehiago nahi duenak 943- 82 01 10 telefonora deitu edo
balioak@debegesa.eus helbidera idatzi dezake.
Proposamenak egiterako orduan, bestalde,
hautagaiek zenbait baldintza bete beharko dituzte: Debabarrenean jaioak izan behar dute edota euren lan ibilbidea eskualdean garatu izana eskatuko zaie; eskualdearekin lotura izan behar dute; eta, balioetan oinarritutako ibilbidea edo jarduera erakutsi behar dute.
2010ak geroztik banatzen du Debegesa garapen agentziak Gure Balioak Saria, Debabarreneko eskualdean giza balioak indartzeko eta sustatzeko helburuarekin, eskualde lehiakor eta jasangarri bat lortzeko bidean beharrezko direla iritzita. Honakoak dira aurreko urteetako saridunak:
- 2017: Felix Etxeberria Larrañaga (Elgoibar)
- 2016: Nerea del Campo Agirre (Eibar)
- 2015: Antonio Cancelo Alonso (Puebla de Sanabria, Zamora)
- 2014: Sabin Osoro Unzueta (Elgoibar)
- 2013: Carmelo Urdangarin Altuna (Deba)
- 2012: Jesus Bilbao Azpiri (Elgoibar)
- 2011: Gemma Agirregomezkorta Laka (Elgoibar)
- 2010: Mª Tere Gantxegi Juaristi (Eibar)