'Lekittarra' laugarren sailkatu da KAE 1 Ligaren hirugarren estropadan
Lekittarra laugarren sailkatu zen Getarian, domekan. Astillero izan zen onena IX. Getariako Estropadan. 20 minutu, 9 segundo eta 51 ehunenetan amaitu zuen.Ohorezko txandako lau traineruak sailkatu ziren lehen postuetan. Etxeko taldea sailkatu zen atzet...
Ohorezko txandako lau traineruak sailkatu ziren lehen postuetan. Etxeko taldea sailkatu zen atzetik, 7 segundo eta 5 ehunenera. Deusto sartu zen hirugarren. Lekeitioko taldeak 20 minutu, 29 segundo eta 85 ehunen markatu zituen amaieran.
Lehenengo hiru estropadak lehiatuta, Astillero da KAE 1 Ligaren buru, 33 puntugaz. Puntu bakarrera dauka Getaria. Atzetik 30 puntugaz berdinduta daude Deusto eta Lekittarra.