Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zerbitzuen murrizketarik gabe onartu da Ondarroako aurrekontua

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2018/07/03
Ondarroako Udalaren 2018ko aurrekontua 10.129.133,08 eurokoa izango da; iazkoa baino ia 674.546,63 euro gehiagokoa. Aurreko eguenean [ekainak 28] onartu zuen udalbatzak aurrekontua, EH Bilduren zinegotzien aldeko botoekin (EAJ abstenitu egin zen). Udalak nabarmendu duenez, aurten ez da zerbitzurik murriztuko. “Ondarroako udal batzordeak elkarlanean aritu dira, eta optimizazioa lortu da. Lan eta zerbitzuen bikoizketa saihestu, eta zerbitzurik murriztu gabe aurrekontua aurrera ateratzea lortu da”. Udal ordezkariek gaineratu dutenez, azken hilabeteetan eragile eta herritarrekin batu dira, “iritziak jasotzeko eta aurrekontuak horren arabera moldatzeko”. Horregaz lotuta, esaterako, martxoan auzo batzarrak egin zituzten auzo guztietan.
Ondarroako Alde Zaharra

Argazkian, Herri Busa Ondarroako Alde Zaharra gurutzatzen (artxiboko irudia)

Udalak derrigorrak ez diren baina eskaintzen dituen hainbat zerbitzu babestu nahi izan ditu modu horretara. Eta moldaketak moldaketa, murrizketarik ez dela egingo azpimarratu dute. “Azken hilabeteetan batzordeen beharrak batu dira; optimizaziora jo da; eta, ondorioz, ez da zerbitzuetan murrizketarik egin. Ekimen kopurua mantenduko da, beraz, udaleko batzordeen arteko elkarlan handiagoagaz”.
Kamiñalden egin beharreko inbertsioek udaleko arlo guztietan moldaketak egitera derrigortu dute udal gobernua
Udalak jasotakoaren arabera, honako zerbitzuak lehentasunezkoak dira herritarrentzat: Musika Eskola, Herri Busa, Etxelila, Gazte Lekua, Garapen Agentzia, kultur jarduerak eta Zaldupe kiroldegia. “Zerbitzuok herritarrei zenbakietan neurtzea zaila den onurak eskaintzen dizkiete. Kalitatezko bizitza eraikitzeko ezinbestekoak dira, eta horregatik zaindu egingo ditu udalak”. Era berean, Kamiñalden egin beharreko inbertsioek aurrekontua nabarmen baldintzatu dutela adierazi dute udal iturriek. “Kamiñaldeko 2.600.000 euroko inbertsioak udaleko arlo guztietan moldaketak egitera derrigortu dute udal gobernua, gutxi gorabehera %10a gutxitzea. Hala ere, udala pozik dago egindako lanagaz: urgentziazko beharrak asetzea eta oinarrizkoak mantentzea lortu egin da”. Inbertsiorik handienak, hirigintzan. Bestalde, herriaren hobekuntzarako 639.624 euroko inbertsioa egingo da. Bereziki, kaleak asfaltatu eta hobetu direla aurreratu dute. “Lehentasun osoa duten inbertsioak hartu dira kontuan, eta horrek hirigintzan izan du isla handiena (516.462 euro), herritarrek hala eskatuta”.
Mantentze lanei lotuta hainbat lan egingo dira herriko bide publikoen hobekuntzarako
Hirigintza, eta bereziki bide publikoaren zolaketari dagokionean, honakoak dira aurreikusi diren lanak: Magdalena auzoan errepidean botatako galipota berritu egingo da datozen hilabeteetan (73.000 euro), Nasa kaleko lurra konpondu eta asfaltatu egingo da (62.179 euro), Zaldupe ikastetxeko jolastokiko lur zati bat (34.207 euro) eta bidezidorra konpondu egingo dira (7.000) eta Txorierrekan egiten ari diren etxebizitzen inguruko urbanizazio lanekin batera gas hobien instalazioa egingo da Txorierreka goraino (168.283 euro). Era berean, Kamiñazpin bigarren parte hartze prozesu bat egingo da (40.000 euro), irisgarritasun aldetik arazo ugari sortu baita urteetan izandako urbanizazio faltarengatik. “Prozesu horren ondorioz, bizilagunek erabakiko dute nolako auzoa nahi duten eraiki”. Mantentze lanei lotuta, gainera, beste hainbat lan egingo dira herriko bide publikoen hobekuntzarako. Besteak beste, Agustin Zubikarai plazaren urbanizazioa eta tela asfaltikoa jarriko da; “bizilagunen komunitateak proiektua aurkezten duenean, udalak berari dagokion partea egiteko konpromisoa hartu du”. Musika Plazako pareta konpondu egingo da, dauden filtrazioak kentzeko, eta, azkenik, Artibai egoitza aurreko plaza konpondu egingo da. [AURTENGO AURREKONTUA]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.