Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Arnasa Eguna "hatsa hartzera" dator Ondarroara

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2018/07/04
Arnasa Eguna egingo da Ondarroan, laugarren urtez jarraian. Arnasa (Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea) Elkartearen jai solidarioa zapatuan [uztailak 7] egingo da, fibrosi kistikoa duten pertsonen eta familien alde. Arnasa elkarteko kideak fibrosi kistikoa bistaratu eta jendartearen sentsibilizazio lortzeko helburuagaz jaiotako jaia egiteko gogotsu daude. Jaia, gainera, helburu solidarioagaz egingo da: batutako dirua fibrosi kistikoa daukaten umeen familiei laguntzeko izango da. Arnas fisioterapia fibrosi kistikoa dutenentzat bizi kalitate on bat mantentzeko ezinbestekoa dela nabarmendu dute Arnasakoek, eta jaiaren helburu nagusietako bat fisioterapia saio horiek gehitzekoa izango dela azaldu dute. Antolatzaileek, bestalde, egun osoko egitarau zabala prestatu dute. Umeentzako jolasak, tailerrak, tonbola solidarioa, sardina jana, entzierro mekanikoa, musika eta askoz gehiago egongo da zapatuan Ondarroan.
Noemi Uribe, Arnasa Eguneko egitaraua eskuetan

Noemi Uribe, Arnasa Eguneko egitaraua eskuetan.

Aurten, gainera, berritasun bat edo bestegaz dator jaia. Besteak beste, Asisko Urmeneta marrazkilari ezaguna etorriko da jaira, eta karikaturak marrazten ariko da. “Margolari talde bategaz etorriko da Urmeneta, eta nahi duenak karikatura egiteko aukera izango du”. Beste berritasunetako bat Zubi Zaharraren azpian iluntzean egingo den kontzertua izango da. “Orain arte umeentzako ikuskizunagaz amaitu da jaia, eta aurten Sunsunkordan talde ondarrutarrak agurtuko du jaia”. 11:30ean hasiko da jaia. Trikitilariak, pandero jotzaileek eta Artelaneko erraldoiek lagunduta kalejira egingo da Musika Eskolatik Alamedara, jai giroan sartzeko. Eta kalejira Alamedara ailegatzen denean jaiari hasiera ofiziala emango diote, bolandera eta guzti.
Ohi modura, tonbola solidarioa egingo dute. Parte hartzaileek hainbat zuzeneko sari lortzeko aukera izango dute euro baten truke
Bazkalordura arte hainbat ekintza egingo dira Alamedan eta Itsasaurren. Alamedan, esate baterako, informazio gunea eta material salmenta ipiniko dute. Bertaratzen denak, gainera, urdaila bete eta eztarriak bustitzeko aukera izango du txosnan. Sardinak erreko dituzte eta txorixoa ere dastatzeko aukera egongo da txakolina, sagardoa edo ardoagaz lagunduta. Alamedan umeentzako jolasak egingo dira, eta, tartean, sokatira berezia ere egingo dute. “Sokatiran egingo dugu bakterioen aurka. Bakterioz jantzita daudenei sokatiran irabaztea izango da jokoaren gakoa. Modu horretara, denen laguntzagaz helburuak lortu daitezkeela irudikatu nahi dugu, eta, era berean, Fibrosi Kistikoari keinu bat ere egin nahi izan diogu. Izan ere, jaiaren helburu nagusietako bat bertaratzen direnak gaixotasunari buruz sentsibilizatzea da”, azaldu du Noemi Uribe Arnasa Elkarteko kideak. Artakakoen eskutik, bestalde, tailerrak egingo dira Itsasaurren, eta amaitzeko, oihal eta trapezio erakustaldia egingo dute.

[EGITARAUA]

Eguerdian hasita, bestalde, tonbola ere egingo da. Jaiaren parte garrantzitsuetako bat elkartasun tonbola dela nabarmendu dute Arnasakoek. “Aurtengoa sekulako tonbola izango da. Bertan Zatozteko denda guztiek parte hartu dute, eta sekulako opariak ditugu banatzeko”. Kukai dantza taldeak Arriagan eskainiko duen emanaldira sarrerak, Bilboko jaietako eskupilota txapelketako finalerako sarrerak, Guggenheim museorako sarrerak, bazkari eta afariak, San Juan Koxtepeko bateleren kamiseta, Ane Santestebanen ekipazioa, jamoia, opari txartelak… askotariko ia 70 opari banatuko dituzte tonbolan.
Iazko Arnasa Eguna

Iazko Arnasa Eguna

Egitarauan agertzen ez baldin bada ere, ohi bezala, argazki erraldoia aterako dute. Ekintza 14:00ak inguruan izango da, Alamedan. “Nahi duen guztia parte hartzera gonbidatzen dugu. Zatozteko dendariez gain, Cikautxok eta Ondarroako Udalak ere lagundu dute jaia antolatzen, eta horiek ere parte hartuko dute ekintzan”. Arratsaldean, berriz, umeentzako entzierro mekanikoa egingo da. Herritarrek sei zezen mekanikoren aurrean aringa-aringa egiteko aukera izango dute, Iparkaletik hasi eta Musika Plazarainoko tartean. “Entzierroa iaz ere egin genuen estreinako, eta sekulako arrakasta izan zuen. San Fermin eguna dela kontuan izanda, gainera, Arnasa Eguna leloa daraman zapi gorriak egin ditugu. Nahi duenak entzierroa zapi eta guzti egiteko aukera izango du”. Ostean, Txantxariak familientzako jolas saio musikatua egongo da Musika Plazan. Bertaratzen direnek abestu, dantzatu, jolastu eta gozatzeko aukera izango dute.

[EGITARAUA]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.