Hondartzara joateko autobusa edukiko dute etxebarritarrek
Aurten ere Mendexako Karraspio hondartzara joateko autobus zerbitzua eskainiko du Etxebarriko Udalak. Aste honetan jarri dute martxan zerbitzua, eta uztail eta abuztu osoan egongo dela jakitera eman dute, jai egun eta asteburuetan ezik.Joan etorriaren ...
Joan etorriaren zenbatekoa 3 eurokoa izango da, eta kopuru zehatza eramateko eskaria egin dute. Ordutegiari dagokionez, autobusak egunero 15:30ean irtengo du geltokitik eta 19:30ean bueltatuko da Karraspiotik Etxebarrira. Autobusak Txoribenta auzoan ere geldialdia egingo duela zehaztu du udalak.