Madalen jaietara ontzian joateko lekuak zozkatuko ditu udalak
Beste urte batez, Madalen Egunean uztailak 22 Bermeoko Udalbatzagaz batera itsasontzian Izarora joateko eta Madalen jaia ospatzeko hainbat leku zozkatuko ditu Bermeoko Udalak herritarren artean.Zozketa horretan parte hartu nahi duten bermeotar guztiek ...
Zozketa horretan parte hartu nahi duten bermeotar guztiek Berhaz bulegoan bere datuak eman behar dituzte uztailaren 17a baino lehenago, egun biak barne. Aingeru Astui Bermeoko Kultura zinegotziak adierazi duenez, zozketa horretan bakarrik 18 urtetik gorako Bermeon erroldatutakoek parte hartu ahal izango dute, eta izen ematea banaka edo bikoteka egin ahal izango dute. Pertsona bakoitzak behin ahalko du eman izena.
Aurreko urteetan zozketa horretan Madalen Egunean Izarora joatea irabazi zutenek ezin izango dute parte hartu. Zozketa uztailaren 18an egingo dute, eta irabazleen izenak Bermeoko Udaleko webgunean, Facebook-en eta Twitter-en ezagutzera emango dituztela jakinarazi dute.