Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Dena prest dago Mutrikuko Saturraran hondartzan Marea Urdina hasteko

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2018/07/05
Marea Urdina egitasmoa azken txanpara iritsi da. Ordu gutxi falta dira Autismoaren aldeko igeri zeharkaldi solidarioa Mutrikuko Saturraran hondartzan hasteko. Zeharkaldia, zehazki, zapatuan [uztailak 7] hasiko da, 08:00etan. Aritz Orbegozo Marea Urdinaren sustatzaileak adierazi duenez, zeharkaldia hasteko gogotsu eta prest daude. Hamahiru etapatan banatuta, 34 itsas milia egingo dituzte igeri Gipuzkoako kostaldean zehar, eta lehengo bi etapak Mutrikutik igaroko dira; Saturraran-Mutriku (3,8 km) eta Mutriku-Deba (2,1 km), hain zuzen. Saturraran eta Mutriku batzen dituen zatia egiten lehenak sei bat igerilari izango direla aurreratu dute antolatzaileek, eta nahi duenak horiek animatzera hurbiltzera gonbidatu dituzte. Are gehiago, Mutrikuko herritar batzuek Marea Urdineko taldearekin lehen metroak igeri egiteko aukera izango dutela nabarmendu dute. “Karraspio ontzian agertuko gara Saturraranera, eta hondartza aurrean uretara salto egin ostean, hondartzara iritsiko gara. Han lehenengo taldeko igerilariek hasiko dute zeharkaldiko lehenengo etapa. Gu beraiekin hasiko gara igerian. Sinbolikoki metro batzuk egingo ditugu Saturrarango haitzak pasatu arte, eta nahi duenak gurekin batera egin ahal izango ditu lehen metro horiek”.
Mutrikuarrak Marea Urdina egitasmoa babesten

Mutrikuarrak Marea Urdina egitasmoa babesten

Lehen etapa egingo duten igerilariek Marea Urdineko txano zuriekin egingo dute igeri, denek batera. Igerilariak laguntzen, gainera, piraguan, paddle gainean edo itsasontzietan hainbat jende joango da animatzen. “Gure ondoan joan nahi duen guztia ongietorria izango da”. Taldearekin batera Karraspio ontzia joango da uneoro, eta eurekin batera beste txalupa laguntzaile bat joango da. “Txalupa horrek hurrengo taldeari zeharkaldia noiz datorren jakin araziko dio, prest egoteko. Herri bakoitzera gerturatzen garenean txirrina joko dugu”. Aurreratu dutenez, lehen taldea 09:00ak inguruan iritsiko dira Mutrikuko moila parera, eta nahi duenak moilan ere animatu ahal izango ditu igerilariak. Lehen taldea buia arrosa bat eramango dute eurekin batera, eta hori izango da taldeek batak besteari emango dioten lekukoa.
Marea Urdina egitasmoaren aurkezpena

Marea Urdina egitasmoaren aurkezpena. Argazkia: Marea Urdina

Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan diezkiete proiektuarekin bat egin duten guztiei. “Mutrikuko herriari ere eskerrak eman nahi diegu. Hasiera-hasieratik lagundu digute gauza askotan eta babes handia eman digute”. Hondarribiara arte. Olatu urdinak ez du geldialdirik egingo eta Orioraino joango dira igerian zapatuan. Domekan [uztailak 8], berriz, Orio eta Hondarribia arteko tartea egingo dute. Marea Urdinakoek festara nahiz zeharkaldia ikustera eta igerilariak animatzera gonbidatu dituzte inguruko herritarrak. Horrez gain, zapatuan Orion eta domekan Hondarribian egingo diren festetara ere gonbidatu dituzte. Orion, esaterako, Berdin-Berdinak kirol talde inklusiboko kideek musika jarri eta merienda eskainiko dute. Hondarribian, bestalde, festa potoloagoa egingo dute Passepartout eta Marea urdina taldeen kontzertu eta guzti.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.