Kosnoagako igerilariek maila ona eman dute EHko Txapelketan
Emaitzei baino, igerian ondo ikasteari ematen die garrantzia igerilariek. Txiki eta alebin mailetan lehiatu dute asteburuan, Galdakaon eta OrdizianKosnoagako igerilariek maila ona daukatela erakutsi dute Euskal Herriko Txapelketan. Gaur egun, 80 umetik...
Emaitzei baino, igerian ondo ikasteari ematen die garrantzia igerilariek. Txiki eta alebin mailetan lehiatu dute asteburuan, Galdakaon eta Ordizian
Kosnoagako igerilariek maila ona daukatela erakutsi dute Euskal Herriko Txapelketan. Gaur egun, 80 umetik gora daude talde gernikarrean, eta azken urteetan talde sendoa egitea lortu dute. Markaz marka, euren denborak hobetzen ari dira.Hala ere, txapelketetako emaitzei baino, igerian ondo ikasteari ematen diete garrantzia. Giro bikaina daukate igerilarien eta entrenatzaileen artean, eta giro horrek eragina dauka lorpenetan.
Aurreko asteburuan txiki eta alebin mailetan lehiatu zuten Euskal Herriko Txapelketa, Galdakaon eta Ordizian. Batean zein bestean, lehia sanoa izan zen protagonista, eta harmailak bete zituzten gurasoen berotasuna izan zuten ume eta gaztetxoek. Txalo eta animo artean, horien babesa sentitu zuten.
Alebinetan, Aimar Ondarza, Ane Obieta, Garazi Fernandez eta Irati Bengoetxea izan ziren Kosnoagako ordezkariak Ordiziako igerilekuan. Lan txukuna egin zuten denek ere, eta Ondarza Euskal Herriko txapelduna da bizkar modalitateko 200m eta 100m probetan, eta 100m librean txapeldunorde geratu zen. 100 estiloak modalitatean Euskal Herriko txapeldunordea da Obieta, 200m estiloak eta 100m bizkar modalitateetan hirugarren postua lortu du.
Txikien maila
Galdakaon elkartu ziren txiki mailako igerilariak, eta Kosnoagatik ordezkaritza zabala egon zen. Hain zuzen, zortzi igerilari hauek parte hartu zuten: Maialen Foruria, Anabel Egurrola, Unai Uribe, Izei Carbo, Garazi Bengoetxea, Iraia Aranbarri, Aimar Irazabal eta Aide Ercilla.
Bengoetxea eta Aranbarri bina probatan nagusitu ziren. Libre modaltitateko 200m eta 400m probetan Bengoetxea da egungo EHko txapelduna. Aranbarrik, berriz, 100m estiloak eta 200m bular probetan lortu zuen lehenengo postua. Bengoetxea txapeldunorde geratu zen libre modalitateko 100m-ko proban, eta Aranbarri 100m bular modalitateko txapeldunordea da.
Irazabalek hirugarren postua lortu zuen 100m estiloetan, eta Ercilla hirugarrena izan zen 400m estiloetan.