Adin guztientzako probak dakartza 20. Atletismo Egunak Zelaira
Abiadura probak eta gazte eta nagusien krosak lehiatuko dira. Norbere proba baino ordu erdi lehenagora arte edukiko dute atletek izena emateko aukeraAdin guztietako atletak batuko ditu bihar, Markina-Xemeingo Zelaian 20. Atletismo Egunak. Urtero modura...
Abiadura probak eta gazte eta nagusien krosak lehiatuko dira. Norbere proba baino ordu erdi lehenagora arte edukiko dute atletek izena emateko aukera
Adin guztietako atletak batuko ditu bihar, Markina-Xemeingo Zelaian 20. Atletismo Egunak. Urtero modura, ume eta gaztetxoen abiadura probekin hasi eta Herri Krosagaz amaituko da Markina-Xemeingo Atletismo Taldeak eta Bekobenta Eskolak antolatutako kirol ekitaldia.17:00etan hasita, 60 metro, 100 metro eta 600 metroko abiadura probak eta erreleboak egingo dituzte txupete, aurrebenjamin, benjamin, alebin, txiki eta kadete mailetako atletek Zelaiaren inguruan.
Abiadura probekin amaituta krosak hartuko du txanda. Bi kilometrotako kros txikia egingo dute lehenengo 13-14 urteko txikiek eta 16-17 urtetako kadeteek, 18:30ean hasita. 19:00etan hasiko da berriz, 16 urtetik gorakoentzako Herri Krosa. Guztira, 7,8 kilometro edukiko ditu ibilbideak. Zelaitik irten eta San Agustin kalean zehar Xemeinerantz abiatuko dira korrikalariak. Arretxinaga eta Barroetatik igarota Bolurantz hartuko dute bide gorritik Atxondo kiroldegiraino jarraitzeko. Kiroldegiari buelta eman eta Ibaibarreneta aurretik Frai Bartolomerantz abiatu eta Goiko Portalera sartuko dira, Zelaira ailegatzeko. Ibilbide hori bi bider egin beharko dute Zelaiko helmugan sartu orduko.
Atletismo Egunean parte hartu nahi dutenek, norbere proba baino ordu erdi lehenagora arte, edukiko dute izena emateko aukera. Hala ere, Markina-Xemeingo bizilagunei izena goizean emateko eskaera egin diete antolatzaileek.