Isuntzak Zumaiako bandera irabazi du
Isuntza arraun taldeko gizonezko nagusiek Zumaiako 33. ikurrina irabazi dute, nagusitasun osoz. Lekeitiarrek modu horretara, KAE1 ligako denboraldiko lehen bandera eskuratu dute.
Lekittarra traineruko arraunlariek estropada bikaina egin zuten hirugarren txandan, eta bandera irabazteko 20.32,03 behar izan zuten. Atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Astillero (20.35,09) eta Deusto (20.41,09). Zumaian lortutako garaipenari esker, ligako bigarren postuan sailkatu dira lekeitiarrak. 42 puntu lortu dituzte; Astillero liderrak baino bi puntu gutxiago dituzte, hain zuzen.