Elasrik eta Ahbouchek irabazi dute Markina-Xemeingo Krosa
Erakustaldia eman zuten zapatuan Brahim Elasri getxoztarrak eta Samira Ahbouche zornotzarrak Markina-Xemeinen. 25.05 denboragaz amaitu zuen 7,8 kilometroko Herri Krosa Elasrik, eta ibilbidea 29.10 denboran osatu zuen Ahbouchek.Txomin Garañon Gorospek ...
Txomin Garañon Gorospek (25.29) eta Paisano Younnes Asselik (25.43) osatu zuten gizonezkoen podiuma, bigarren eta hirugarren emakumeak, berriz, Cristina Villalobos Santos elgoibartarra (30.54) eta Inmaculada Ruiz Teran (31.44) gernikarra izan ziren beteranoetan lehenengoa eta bigarrena.
Herritarren artean lehenengoak Aitor Goti Elordi (27.38) eta Lide Azkue Iruretagoiena (34.16) izan ziren. Beteranoen mailan hirugarren postua lortu zuten biek. Gazte mailan, berriz, bigarren egin zuen Jonan Bilbao Omaetxebarria markina-xemeindarrak (27.54) eta hirugarren sailkatu zen Antxon Aranbarri Gutierrez (43.00).
167 atleta txiki, gazte eta nagusik parte hartu dute aurten Markina-Xemeingo Atletismo Taldeak eta Bekobenta Eskolak antolatutako Atletismo Egunean. 60, 600 eta 900 metroko abiadura probak, erreleboak, pisu jaurtiketa eta kros txikia egin zituzten ume eta gazteek.