Aritz Abaroa izango da EAJk Bermeon aurkeztuko duen alkategaia
2019ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetara aurkeztuko da. «Udalerriaren etorkizuna lantzeko proiektua» eskainiko duela aurreratu du EAJren alkategaiakBermeoko EAJk iragarri du Aritz Abaroa Cantuariense izango dela 2019ko maiatzean egingo dir...
2019ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetara aurkeztuko da. «Udalerriaren etorkizuna lantzeko proiektua» eskainiko duela aurreratu du EAJren alkategaiak
Bermeoko EAJk iragarri du Aritz Abaroa Cantuariense izango dela 2019ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetarako aurkeztuko duen alkategaia.Bozeramaile modura egin dituen hiru urteek eta zinegotzi lanetan aritu den lau urteek «udalaren funtzionamenduaren eta herritarren beharrei buruzko lehen eskuko ezagutza» eman diotela adierazi du Abaroak. «Udalerriaren etorkizuna lantzeko proiektua» eskainiko dutela aurreratu du alkategaiak, herriak behar duena bere «etorkizuna zehazten eta eraikitzen joatea» delako.
Horrela, udalerriko alderdikideek udaleko talde jeltzaleko bozeramaileak «azken urteetan egin duen lanari jarraipena ematea» hobetsi dute aho batez. Abaroak aukeraketa prozesuan alderdikideek erakutsi dioten «konfiantza eta babesa» eskertu ditu, eta konfiantza horri «erantzukizunez» erantzungo diola adierazi du.
Abaroak dio bere jaioterriko alkatetza «berreskuratzeko ahaleginari» ekingo diola, eta horretarako bermeotarren artean «ilusioa piztuko duen» proiektua eskainiko duela azaldu du, herritarrek «merezi duten kalitatezko etorkizuna» ahalbidetuko duena.
Herritarrek «Bermeon bizi, lan egin eta gozatu» nahi dutela azpimarratu du, eta hori lortu ahal izateko, bere helburu nagusia «herri gisa eta gizarte gisa» aurretik dituen «erronkak betetzeko aukerak» emango dituen udalerria lortzea eraikitzea izango dela aurreratu du.
Helburu hori gogoan hartuta, zerrendaburuak «argi baino argiago» dauka aurretik bete beharko duen lana. Alkategaiak esan du talde jeltzaleagaz batera Bermeoko Udala «kudeaketa eredu irekira» eramatea bilatuko duela, gardentasunean eta parte hartzean oinarrituta eta kontuak argi eta garbi azaltzea helburu hartuta. Eta horren harira, irizpide argiz eta batasunez lan egiteko konpromisoa agertu gura izan du.
«Kudeaketa zorrotza»
Herrian «ilusioa» sortuko duten proiektuei ekin behar dietela azaldu du, etorkizunari erabakimen osoz begiratzeko.
Amaitzeko, «Busturialdeko eskualde osoan kudeaketa zorrotza, zerbitzu publikoak hobetu beharra, auzoei eman beharreko babesa eta garapen ekonomiko eta soziala aldarrikatzen» jarraituko dutela adierazi du Abaroak.