Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, berriz ere lortu du martxan ipintzea Herri Busa. Uztailaren 16an jarriko da martxan zerbitzua, eta irailaren 30era arte,
udako ordutegia mantenduko dute. “Zerbitzua irailera arte Bustindui enpresak emango du”.
Nabarmendu dutenez, aurrekontuak behin onartuta eta arazo administratiboak gaindituta, herriarentzat horren garrantzitsua den zerbitzua berrezartzea lortu dute. “Izan ere, aurrekontuen zirriborroan lehentasun modura ikusten zen Herri Bus zerbitzua”.
Ondarroako Herri Bus zerbitzua Bustinduik emango du. Argazkia: Ondarroako Udala
[HERRI BUSAREN UDAKO ORDUTEGIA]