42,195 kilometroko eta 2.300 metroko desnibela duen IV. Marimurumendi mendi maratoia amaitzeko 3
ordu 54 minutu eta 5 segundo behar izan ditu Iñigo Arantzamendi Alkorta kirolari ondarrutarrak. 150 euro eta garaikurra irabazi ditu.
Kirol proba domekan [uztailak 15] egin zen, eta
oso gogorra izan zen. Ibilbidea basaz beteta egon zen, baina ez zuen euririk egin lasterketa egon zen bitartean; bertan parte hartu zuten 265 lagunetatik 198ek amaitu zuten proba.
Arantzamendi Beasainen helmugaratzen. Argazkia: Aimar Maiz / Goierriko Hitza
Lasterketari dagokionez, Aleix Bautista gironarrak nagusitasun osoabaz irabazi zuen proba. Arantzamendi 6 minutu eta segundo 1 beranduago helmugaratu zen Beasaingo Loinazko San Martin Plazan.
Ondarrutarrak ere
ondo eutsi zion bigarren postuari. Agortako tartea bigarren hasi zuen, eta Pagorriaga-Kizkitza-Atxurtza-Kizkitza-Arriaran eta Agortako zatietan aurrera egin ahala, Marc Costa hirugarren sailkatuarekiko tartea handitzen joan zen. Atxurtzaraino 2 minutu eta 30 segundo inguruko tartea mantendu zuten Arantzamendik eta Costak, baina handik aurrera nabarmen handitu zuen abantaila;lasterketa 14 minutu eta 44 segunduko tarteagaz amaituaz.