Athleticeko jokalariari egin dizkioten proba osagarrien arabera, erdi mailako lesioa (II gradukoa) du ezker hankako barne bikiaren hurbileko gunean. Klub zuri-gorriko zerbitzu medikuak adierazi duenez, hurrengo egunetako bilakaerak zehaztuko du Iñigo Martinezenek bajan egon beharko duen denbora.
Athleticeko mutilen lehen taldeak orain gutxi hasi ditu 2018/19 denboraldiko lehen lan saioak Lezaman. Eduardo Berizzo entrenatzailearen agindupean denboraldi-aurrea prestatzen ari dira jokalariak, eta bosgarren lan saioan hartu zuen mina Martinezek. Sastada sentitu zuen ezker hanka atzean, bikiaren parean, eta entrenamendua utzi behar izan zuen, min hartutako tokian izotza ipinita. Barikuan [uztailak 13] emandako medikuen hasierako partearen arabera, “ezker hankako trizeps suralean” hartu zuen mina ondarrutarrak.
Ez dute zehaztu noiz bueltatu ahal izango den zelaietara, baina komunikabide batzuen arabera, hiru bat aste eman beharko ditu osatzen. Hortaz, baliteke aste honetan Amorebietaren eta Barakaldoren aurkako lagunarteko partiduak galtzea. Era berean, lehen taldeak denboraldi-aurreko egonaldia egingo du uztailaren 23tik 29ra Herbehereetan, eta bertan Duisburgoko garaikurra jokatuko du Athleticek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.