Iñigo Arantzamendi, bigarren Marimurumendin
Iñigo Arantzamendi Alkorta ondarrutarrak bigarren amaitu du Beasaingo IV. Marimurumendi mendi maratoia. 42,195 kilometroko eta 2.300 metroko desnibela duen proba amaitzeko, 3 ordu 54 minutu eta 5 segundo behar izan ditu kirolari ondarrutarrak. 150 eur...
Kirol proba domekan jokatu zen, eta bertan parte hartu zutenek «oso gogorra» izan zela nabarmendu dute. Izan ere, ibilbidea basaz beteta zegoen, baina ez zuen euririk egin lasterketa egon zen bitartean. Antolatzaileek emandako datuen arabera, mendi maratoian parte hartu zuten 265 lagunetatik 198 ailegatu ziren helmugara.
Bigarren, lasterketa osoan
Lasterketari dagokionez, Aleix Bautista gironarrak nagusitasun osoagaz irabazi zuen proba, eta Arantzamendi 6 minutu eta segundo 1 beranduago helmugaratu zen Beasaingo Loinazko San Martin Plazan.
Bautista lehen kilometroetatik ipini zen probaren buru, baina ondarrutarrak ere ondo eutsi zion bigarren postuari.
Agortako lehen tartea bigarren postuan hasi zuen, eta Pagorriaga-Kizkitza-Atxurtza-Kizkitza-Arriaran eta Agortako zatietan aurrera egin ahala, Marc Costa hirugarren sailkatuarekiko tartea handitu zuen.
Atxurtzaraino 2 minutu eta 30 segundo inguruko tartea mantendu zuten Arantzamendik eta Costak, baina handik aurrera nabarmen handitu zuen abantaila, Beasaingo Loinazko San Martin Plazan 14 minutu eta 44 segundo arinago amaituz.