Lointek Gernika Bizkaiak Lucila Pascua katalana fitxatu du
Lointek Gernika Bizkaia hurrengo denboraldirako taldea osatzen ari da, eta atzo iragarri zuten azken fitxaketa: Lucila Pascua. Ia bi metroko jokalari katalana (196 zm) taldearen barruko jokoa sendotzeko dator talde gernikarrera.Mario Lopez entrenatzail...
Mario Lopez entrenatzailearen berbetan, atzean sendotasuna eman eta erasoko jokoan laguntzeko jokalari bat behar zuten, eta Pascua aproposa da horretarako: «Esperientzia eta pertsonalitatea dituen jokalaria nahi genuen barruko jokoa indartzeko. Talde jokalaria da, eta kantxa barruan zein kanpoan orekatzen lagunduko digu. Hobeto lehiatzen lagunduko digu, eta denboraldian momentu gaitzak sortuz gero, bere esperientzia lagungarria izango zaigu».
Pascuak 35 urte dauzka, eta hamasei denboraldi daramatza Emakumezkoen Ligan. Hain zuzen, ligaren historian errebote gehien lortu dituen jokalaria da.
Hainbat liga eta kopa titulu dauzka, bai eta Europako eta Munduko kopetan eta Joko Olinpikoetan lortutako zenbait medaila ere.
Espainiako selekzioaren jokalarietako bat da, eta 244 aldiz jokatu du bertan.
Bere esperientzia, erreboterako gaitasuna, talde espiritua eta aurkaria beldurtzeko duen dohaina baliagarri izango zaizkio Lointek Gernika Bizkaiari. Azken hiru denboraldietan Zaragozako Mann-Filter taldean aritu da. Esate baterako, azken denboraldian batez besteko 5 puntu eta 6,9 errebote lortu ditu, eta 21 minutu jokatu ditu.