Mont de Marsan kartzelara eraman dute Ibon Goieaskoetxea
Busturiarra Arlesen zegoen, etxetik 750 bat kilometrotara; orain, 234 kilometrotara dago. 2015eko uztailean hamalau urteko espetxe zigorra ezarri zion Frantziak Izaro mendietaEtxerat elkarteak jakitera eman duenez, Frantziako espetxeetan dauden Ibon Go...
Busturiarra Arlesen zegoen, etxetik 750 bat kilometrotara; orain, 234 kilometrotara dago. 2015eko uztailean hamalau urteko espetxe zigorra ezarri zion Frantziak Izaro mendieta
Etxerat elkarteak jakitera eman duenez, Frantziako espetxeetan dauden Ibon Goieaskoetxea busturiarra, Igor Suberbiola donostiarra eta Asier Bengoa gasteiztarra hurreratu egin dituzte. Goieaskoetxea eta Suberbiola Arle- sen zeuden, etxetik 750 bat kilometrora; orain, baina, Mont de Marsaneko kartzelara lekualdatu dituzte; alegia, 234 bat kilometrora. Bengoa Clairvauxtik Lannemezanera hurreratu dute; Gasteiztik 330 kilometrora dago orain.2010. urtean atxilotu zuten Busturiko euskal preso politikoa Frantziako ipar-mendebaldean, «ETAko logistika militarraren arduradun izatea egotzita». 2015eko uztailean hamalau urteko espetxe zigorra ezarri zion Frantziak busturiarrari. Ekainaren 22an hasi ziren Goieaskoetxea epaitzen Parisen, haren aurkako 31 deliturengatik. Hamalau urteko espetxealdia betetakoan, Espainiaren esku utziko dute presoa, haren aurkako euroagindua betez.
2016ko urriaz geroztik egon da Goieaskoetxea Arlesko espetxean. Presoaren ama Lourdes Arronategik gutun bat bidali zuen Frantziako ministeriora, bere eta bere senarraren osasun arazoak zirela eta, semea etxetik gertuago dagoen kartzelaren batera mugitzeko eskatzeko. Euskal Herritik zertxobait gertuago egotea lortu zuten presoen gurasoek; hala ere, oraindik ere, 750 bat kilometrora zuten semea.
Amaren hileta
Aurtengo otsailaren 20an zendu zen Ibon eta Eneko Goieaskoetxea euskal preso politikoen ama. Familiakoek hiletak atzeratu eta bitan banatu zituzten, bi anaiek amari azken agurra emateko aukera izan zezaten. Busturian egin zuten bata otsailaren 26an, eta bertan egon zen Eneko Goieaskoetxea. Beste hileta, aldiz, Zokoan egin zuten martxoaren 13an. Ibon Goieaskoetxeari Frantziako espetxe administrazioak ukatu egin zion bertan egotea, eta ezin izan zuen bere amari egin zioten hiletara joan.