Mutrikuko bi hondartzatan bainua debekatu zuten atzo
Atzo, 14:00ak aldera, bandera gorria ipini zuten Mutrikuko Saturraran hondartzan eta herri gunekoan. Hondartzetan ez eze, Danborrean eta igerileku zaharrean ere bainatzeko debekua ipini zuen Gurutze Gorriak. Mutrikuko igerileku berrian, bestalde, ez zu...
Gipuzkoako Gurutze Gorriak jakitera eman zuenez, toki horietan egindako uraren azterketen emaitzek uraren kalitatea txarra zela baieztatu zuten, eta ondorioz, «ez zela bainurako egokia».
Jose Angel Lizardi alkateak azaldu zuenez, «ez zuten inongo isurketen berririk», eta uraren kalitate txarraren zergatia «azken orduetako euri zaparradak» izan zitezkeela esan zuen.
Goizean bandera berdea zegoen hondartza bietan, baina albistea jakin orduko, bandera gorria ipini zuten. Saturraran hondatzan zeuden herritarrek HITZA-ri azaldu ziotenaren arabera, momentu horretan uretan zeudenak uretatik atera zituzten, eta bozgorailuetatik bainatzea debekatuta zegoela jakitera eman zieten.