Ondarroako Herri Busaren zerbitzua berrezarri dute
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, Herri Busa berriz ere martxan ipintzea lortu du. Zerbitzua astelehenean jarri zuten martxan, eta irailaren 30era arte, udako ordutegia mantenduko dute.Nabarmendu dutenez, aurrekontuak onartuta eta arazo administr...
Nabarmendu dutenez, aurrekontuak onartuta eta arazo administratiboak gaindituta lortu dute herriarentzat horren garrantzitsua den zerbitzua berrezartzea. «Izan ere, aurrekontuen zirriborroan lehentasun modura ikusten zen Herri Bus zerbitzua».
Udalak gaineratu duenez, autobus zerbitzua Bustindui enpresako mikrobus grisetan emango dute irailera arte.
07:50ean hasiko da zerbitzua, eta 15:00etan irtengo du azken autobusak. Astegunetan honakoa izango da ordutegia: Ibaiondo-Artabide (07:50, 08:20, 08:55 eta 10:00), Artabide-Ibaiondo (08:05, 08:35, 09:15, 10:15 eta 12:50), Ibaiondo-Itsasaurre (09:30, 11:45 eta 15:00), Itsasaurre-Ibaiondo (09:45, 11:15 eta 12:00), Kamiñazpi-Ibaiondo-Itsasaurre (10:50) eta Itsasaurre-Kamiñazpi-Ibaiondo (14:35).