Lea-Artibaiko Eguzki talde ekologistak jakitera eman duenez, astelehenean [uztailak 16] eta martitzenean [uztailak 17] gasoil orbanak ikusi dira Ondarroako portuko uretan eta inguruetan.
Gasoil orbana, atzo, Ondarroako portuan. Argazkia: Eguzki
Talde ekologistak salatu duenez, aste honetako antzerako isurketak askotan gertatzen dira Ondarroako portuan. “Azken 20 urteotan, zoritxarrez, hainbat gasoil isuri egon dira, eta jakin nahiko genuke horren harira zenbat zigor ezarri diren. Gure ustez, inpunitate osoa dute kaltea eragiten dutenek, eta hori dela eta, gure haserrea adierazi nahi dugu”.
Eguzkik, bere aldetik, erakundeei arazoari irtenbide bat emateko eskaera egin nahi die, gaiari buruz hartu behar diren legezko erabakiak hartzeko. “Erakundeei arazoagaz inplikatuta dauden sektore guztiekin –armadoreak, Eusko Jaurlaritza, Kosta zuzendaritza, bateleroak, ekologistak…– batzeko exigitzen diegu, eta, bide batez, gaia serio hartzeko”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.