Augustin Zubikarai XVIII. sarirako lanak irailaren 30a orduko aurkeztu behar dira
Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du, eta eleberria argitaratuko du Elkar argitaletxeagaz. Deialdira aurkezten diren nobelen proiektuek jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan beharko duteOndarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean antolatz...
Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du, eta eleberria argitaratuko du Elkar argitaletxeagaz. Deialdira aurkezten diren nobelen proiektuek jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan beharko dute
Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean antolatzen duten Augustin Zubikarai XVIII. Sariaren deialdia egin dute. «Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko» asmoagaz egiten den nobela bekara lanak aurkeztu nahi dutenek irailaren 30era arteko epea daukate.Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du, eta eleberria argitaratuko du Elkar argitaletxeagaz. Nobelak sortzeko beka deialdian parte hartzeko interesa dutenek mrey@ondarroa.eus helbide elektronikora bidali beharko dituzte proiektuak.
Parte hartzaileek lanak aurkezterakoan datu pertsonalak zehaztu beharko dituzte. Eta landuko duten kontakizunaren azalpena (2.000-6.000 karaktere) bidali beharko dute posta elektronikoan atxikitako dokumentuetan, haren ezaugarriak zehaztuz: argumentua, egitura, luzera, estiloa… Idazlanaren lagina ere osatu beharko dute, 15.000 eta 40.000 karaktere bitartekoa.
Deialdira aurkezten diren proiektuek jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan beharko dute, beste inondik moldatu barikoak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, gainera, beka behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu.
Epaimahaiak urriaren 31 baino lehenago izendatuko du irabazlea, eta ordutik, gehienez urtebeteko epea edukiko du idazlana Ondarroako Udalari he- larazteko.