Jai Alai World Tour zirkuituko finala jokatuko da zapatuan [uztailak 21] 19:00etatik aurrera Mutrikuko Miruaitz frontoian, Jai Alai Open Series lehiaketaren barruan. Modu horretara, goi mailako puntista profesionalen partidua ikusteko aukera izango dute pilotazaleek. Mutrikuko Danok Bat Pelotazale Elkarteko kideek nabarmendu dutenez,
partidu “polita” izango da.
Alex Hormaetxea aurrelariak eta Ibon Aldazabal atzelari berriatuarrak osatutako bikoteak Goikoetxea aurrelariaren eta Lekerika atzelari gernikarraren aurka neurtuko dituzte indarrak. Partiduak hamabost tantoko
bi set-era jokatuko dira, eta berdinketa egonez gero, hirugarren
set bat ere jokatuko da, bost tantotara.
Mutrikuko Miruaitz frontoia. Argazkia: Danok Bat
Profesional mailako partiduaren aurretik, bestalde,
lagunarteko partidua ere jokatuko da. Bertan, herriko hiru puntista gaztek jokatuko dute. Ekaitz Mendizabal
Goixerri eta Aitor Andonegi mutrikuarrek osatutako bikoteak Aron eta eta Mikel Manzisidor mutrikuarren aurka neurtuko dituzte indarrak. Partidua hamabost tantoko bi
set-etara jokatuko da, eta berdinketa egonez gero, hirugarren
set bat jokatuko da, bost tantora.
Partida bat zein bete ikusi nahi dutenek frontoiko taberna bertan salgai izango dituzte sarrera, 10 euroren truke.
Gaztetxoen txanda. Astelehenean, bestalde,
Madalen txapelketako finalak jokatuko dira Miruaitzen. 17:00etatik aurrera, Alebin eta txiki mailako finalak jokatuko dira.
Alebin eta txiki mailako seina bikotek jokatuko dituzte Mutrikuko Madalen txapelketako finalak
Danok Batekoek nabarmendu dutenez, txapelketa
estreinako jokatu da aurten. “Txapelketa beti antolatzeko ginen, eta orain hilabete hasi ginen, ekainean. Aurtengoa lehenengoa da, eta aurrera begira txapelketa antolatzeko asmoa dugu. Ziuraski alebin eta txiki kategorietan antolatuko dugu gainera”.
Txapelketan Euskal Herriko klube gehienetako pilotariek parte hartu dute, eta izan duen parte hartzearekin pozik agertu dira antolatzaileak. Finalari dagokionez, maila bakoitzeko seina bikotek jokatuko dute. Alebinak: Jokin-Oinatz (Markina-Xemein), Ian-Alex (Markina-Xemein), Orkatz-Peru (Markina-Xemein), Ekhi-Oinatz (Mutriku), Danel-Ortzi (Berriatua) eta Martin-Oier (Noain). Txiki maila: Arakis-Atain (Markina-Xemein), Woody-Aritz (Zumaia), Danel-Mugerza (Zumaia), Unax Z.-Manex (Mutriku), EƱaut-Amets (Mutriku) eta Asier-Ander (Gernika-Lumo).
Lehenik alebinek jokatuko dute, eta ondoren, txiki mailakoek. Finala kiniela erara (25 tanto) jokatuko da, eta kiniela gehien irabazten dituenak lortuko du txapela.
Ermuko pala txapelketan. Danok Bateko Igor Elezgaraik eta Xabi Garaldek, bestalde, Ermuko paleta goma txapelketako finala jokatuko dute barikuan [uztailak 20], Ermuko plazako frontoi irekian. Finala 25 tantora jokatuko da, eta Enekoitz bermeotarraren eta Unda zornotzarren aurka neurtuko beharko dituzte indarrak.