Barikuan [uztailak20] hasi eta eguaztenera [uztailak 25] bitartean ospatuko dituzte Herritxarron Malen Jaixak. Adin eta gustu guztientzako egitarau anitza eta parte hartzailea prestatu dute Bizixo Jai Batzordekoek. Malenak, gainera, berritasun bat edo besterekin datozela aitortu dute jai batzordeko kideek.
Jai egitaraua, besteak beste,
egun bat luzatu dute aurten. “Jaiak aurten barikuan hasteko apustua egin nahi izan dugu”. Modu horretara, txosnak ere egun bat arinago zabalduko dituzte. Txosna batzordeko kideak 18:00etan hasiko dira herriko umeekin batera txosnak apaintzen, eta txosnen irekiera, berriz, 20:00etan izango da, bertsoek lagunduta. Gogorarazi dutenez, txosnetan lortuko den diruaren zati bat jai batzordearentzat izango da, “jaiak finantzatzeko”.
[EGITARAUA]
Malen eguna argitu orduko, bestalde,
gaupaseroen argazkia aterako dute estreinako,”eta modu horretara, gaupasa egiteko aitzakia bat gehiago izango dute gazteek”.
Bizixo balearen ongietorria
Aurten, gainera, urteak galduta egon eta gero,
Kuadrilla Eguneko bazkaria ere berreskuratuko dute. 300 bat lagun batuko dira Beheko Plazan egingo duten bazkarian. “Jai batzordeko kideok hainbat baliabide ipiniko ditugu batuko diren 30 kuadrillen eskura. Suak, postrea eta sagardo kupela bat jarriko ditugu, eta, gero, bakoitzak ikusiko du bazkaria egiteko bertako sua erabili edo aldez aurretik prestatuko janaria ekartzen duen. Mahai tresnak, bestalde, norberak ekarri beharko ditu”.
[EGITARAUA]
Andreei omenaldia. Bizixo balearen etorrera ere berrituta dator. Zapatuan [uztailak 21] etorriko da berriz ere balea jaiak iragartzera, eta inguruak giro onez zipriztintzera. Eta, aurten, baleari ongietorria emateko propio asmatutako antzerkia egingo dute Goiko Plazatik Intxirriraino herriko antzerkizaleek eta jai batzordeko hainbat kidek. Ohi bezala, herritar guztiak gonbidatu dituzte
Bizixo-ri harrera beroa egitera.
Bizixo Jai Batzordea
Zapatu gauerdian, berriz, jaiei hasiera ofiziala emango dien txupinazoa jaurtiko dute txosnagunetik. Bizixo Jai Batzordeko kideek aurreratu dutenez, txapligua botatzeko ohorea txosnako sukaldean lanean aritzen diren
“andre edadetuek” izango dute aurten. “Hainbeste urtean presoen alde eta txosnan lanean musutruk egon eta gero, omenaldia merezimendu osoz eskaintzea erabaki dugu. Aurten, gainera, emakumearen irudia sustatu nahi izan dugu, eta eurak horretarako aproposenak iruditu zaizkigu”.
[EGITARAUA]
Gazte Eguna ere emakumeak omentzera datorrela argitu dute. Eta eguna
Egin krausk Malenai leloa daramaten kamiseta moreak soinean ospatuko dute, “emakumeen indarra adierazteko”. Ohitura den modura, Gazte Egunean argazki erraldoia atera eta bazkari herrikoia egingo dute.
Jaiak herritarrekin ondo pasa ondoren, Bizixo balea bere ohiko lekura bueltatuko dute Santixo egunean egingo duten agur ekitaldi berezian. Jaietako ikurra
moilan uretaratuta amaitutako dituzte jaiak.